Monaut I landetxeak XIX. mendeko etxe eder honen bigarren solairuaren zati handi bat hartzen du. Zortzi metroko balkoitik Elke, Pausaran, Korona eta Larrogain mendietarako bistak ezin erakargarriagoak dira.
4 lagunentzako edukiera du, baina bakardadea bilatzen duten bikoteak edo bisitariak ere hurbiltzen dira, batzuetan txakurrak lagunduta. Egongela zabala du, guztiz hornitutako sukaldea, bi gela –bata ohe handiarekin eta bestea ohe bikoitza- eta bainugela. Hotzak estutzen duenean bere tximinia piztea benetako plazerra da.
Berogailua, wifia, telebista eta liburutegia ditu, oso eroso egon zaitezten, baina landetxe baten esentzia galdu gabe. Hemen habeak eta ateburuak etxearen jatorrizko haritz zuretik datoz; hormak apaintzen dituzten altzariak eta elementuak Itoiz edo Artozki bezalako herrietatik berreskuratu ziren, bertako etxeak urtegiaren eraikuntzarekin urez bete zirelarik.
Etxearen oinetan ditugu baratza, oilategia eta lorategi elkarbanatu ederra, eguraldi onaz, jolasez, ilunabarrez edo barbakoa eder batez gozatzeko. Zuen zain gaude!
Zuen animalia ongi etorria da. Ostalari guztien lasaitasuna bermatzeko, etxe barruan bakarrik ez uzteko eskatzen dizuegu.
HERRI LASAIA. ARTZIBAR EZAGUTZEKO BAILARA BAT, IRATIKO ETA ORREAGAKO OIHANETAKO ATEA.