Go to Top

Etxaldea

Landa eremua maite dugu. Urte asko daramagu hemen. Beraz, eko kontzeptua gure filosofiaren parte da, gure izaerarena eta gure bizimoduarena. Monaut landetxeko abereak ere familiaren parte dira, eta gustatzen zaigu bisitariek haiekin harremana izan ahal izatea, betiere errespetutik abiatuta.

Hamaika behor zaintzen ditugu (arrak haragi ekologikoa ekoizteko daude), eta hamabi ardi latxa. Saraguetan bizi dira, aske, euren paisaiaren parte dira, eta mendia sasiz garbitzeko funtzio garrantzitsua dute, garbi mantentzekoa. Artzibarko abeltzaintzaren iragana gogorarazten digute egunero.

Etxe ondoan, oilategia dago, duela bost urte eraiki genuena, jatorrizko etxeko haritzezko zurak berrerabiliz. Oiloak eta oilaskoak nahi bezala ibiltzen dira, eta gure ostatura haurrekin joaten diren familientzat denbora-pasa handienetako bat dira. Une oro animalien lasaitasuna eta ongizatea errespetatzen tematuz. Etortzen diren ume horietako askorentzat, egunaren amaieran jarri berri den arrautza bat hartzea gertakari bat da.

Etxe ondoan baratzea ere ikusiko duzue, urte osoan zehar gure elikaduraren oinarri dena. Etxeko zaporeak eta koloreak oparitzen dizkigu.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies