MONAUT LANDETXEKO LORATEGIA
Gure etxeko gune komun baloratueneko eta berezienetako bat da. Oxigeno hutsa. Sinpleki, urteko edozein garaitan gozatzeko gune bat. Leku horretan, urtaro bakoitzarekin kolorez aldatzen dena, sentsazioak bakarrak dira. Zuhaitz baten itzalean liburu on bat irakurri, paisaietan begiradara galdu, haurrekin lasaitasun osoz jolastu edo barbakoan omenaldi gastronomiko bat eman. Hasi nahi duzuen lekutik.
EZKARATZA
Monaut landetxeko portale handiak bere jatorrizko harriztatua mantentzen du, eta ezkaratz eder batekin lotuta dago, honen eskailerak bi landetxeetara sarbidea ematen duelarik. Denboran bidaiatzea bezala da. Museo txiki honetan antzinako altzariak, nekazaritzako lanabesak eta abeltzaintzarako tresnak gordetzen ditugu, lanbide zaharrez hitz egiten digutenak. Eta beste hainbeste objektu bitxi. Agian asmatuko duzue zertarako balio zuten.
GANBARA
Landetxearen azken solairua beste aterpe bat da. Haritzezko habe sendoen azpiko gela gardena, liburutegi batekin, ordenagailudun mahaiarekin eta egoteko beste gune batekin osatzen dena. Beharrezkoa egiten denean landetxearen espazioa zabaltzeko aukera ematen du, eta bilerak edo talde topaketa txikiak antolatzeko leku ezin hobea da.
EZAGUTU GURE LANDETXEAK
LAU ETA SEI LAGUNENTZAKO BI OSTATU EROSO. NAFARROAKO PIRINIOETAN. LASAITASUNA, ISILTASUNA ETA NATURA. IRATIKO OIHANEKO PASABIDE BATERA.