Monaut II etxea oso egokia da talde eta familia txikientzat, baina batzuetan animaliekin bisitatzen gaituzten bikote edo pertsonentzat ere eskuragarri dago. Egongela eroso bat du, guztiz hornitutako sukalde batera irekia, bainugela bat eta hiru gela (bat ohe handiarekin eta bi ohe bikoitzekoa). Inoiz ez da faltako piztutako tximinia, eguraldia hotza bada.
Etxearen bigarren solairuaren zati handi bat hartzen du landa-ostatu eroso honek, jatorrian 1831n eraikia. Asko gustatuko zaizue fatxadako balkoi handia. Bertatik, baratzera eta Aintzioko haitzetara begira egongo zarete. Hemen denbora gelditu egiten da.
Berogailua, wifia, telebista eta liburutegia ditu, besteak beste. Bisitariak bilatzen duen erosotasun guztia, baina landa ukitua mantenduz. Ehun urteko habe sendoak ditu oraindik, eta dekoratutako ateburuak etxeko haritzezko eskailera zaharretik datoz. Komodak, oheburuak, armairuak … Itoiz edo Artozki bezalako herrietatik berreskuratu ziren, etxeak urez bete baitziren Itoizko urtegia eraikitzean.
Etxearen beste erakargarritasun handietako bat bere lorategi partekatua da. Eguraldi onaz gozatzeko paradisu txiki bat, ilunabarra edo barbakoa bat lagunekin. Haurrei asko gustatuko zaie gure behor, ardi eta oiloekin hain gertuko harremana izatea. Gure etxeko atea beti irekita dago zuentzat.
Zuen animaliak ongi etorriak dira. Bisitari guztien lasaitasuna bermatzeko, etxe barruan bakarrik ez uzteko eskatzen dizuegu.
6 PERTSONENTZAKO MONAUT LANDETXEA
Isiltasuna. Lasaitasuna. Natura. Pirinioetako zonalde ezezagunetarikoa. Iratiko oihanetik pausu batera. Nafarroako Done Jakue bidetik oso gertu.